Nik beste galdera bat daukat irudien lizentziaren inguruan.
Guk badauzkagu geronek egindako Gasteizko ortoargazkiak. Interneten ere
eskaintzen ditugu, eta printzipioz ez daukagu inolako eragozpenik
jartzen irudiak nahierara erabiltzeko.
Bestalde, orain badago Wikipedian nik lanean sortutako mapa bat, nik igo
ez dudana. Hau:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Irudi:Eraztun_berdea.png
Hor ere ez dugu inolako trabarik jarriko (nik behintzat) irudia erabiltzeko.
Hala ere, irudi horren azpian bere lizentzia GPL motakoa dela dio, baina
guk ez diogu lizentziarik esleitu irudi horri.
Nire galdera da: posible al da hori egitea, hau da, GPL lizentziak
onartzen al du hori egitea?
Esan nahi dut, irudi hori Wikipedian sartzeko, aski da irudiaren egileak
(Gasteizko Udala kasu honetan) baimena ematea, ala horrez gain,
jatorrizko irudiari GPL lizentzia esleitu behar diogu?
Asier.
Luistxo Fernandez(e)k dio:
> At 23:20 2007/11/27, you wrote:
>> Jar al daitezke Google Earth-etik harturiko irudi moldatuak wikipedian?
>> --
>> --------------------------------------
>> Mikel Iturbe Urretxa
>
>
> Ez dut uste. Googleren eskubideez aparte, iruditeriaren eskubideak daude.
> Sustatun ateratako pantaila zati hau ere, http://www.sustatu.com/1195646062 , zorrotz jokatuta, ezin ateratzeko modukoa izango da, seguruenik...
>
> Google Earth bera ilustratzeko bada... http://en.wikipedia.org/wiki/Google_Earth
>
> Ikusi zelako justifikazio elaboratua, pantallazo sinple bat ateratzeko: http://en.wikipedia.org/wiki/Image:Snapshot_of_Google_Earth_Showing_Googlep…
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
> http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>
Kaixo,
Lonbardierazko Wikipediatik laguntza eske idatzi didate gaur. Izan ere,
beraien hizkuntza existitzen ez dela eta italierarekiko separatistak
direla leporatu diete beste hainbat wikilarik, eta arrazoi horrekin
beraien Wikipedia ixteko eta ezabatzeko eskaera egin dute [1]. Munduko
hizkuntzak eta hauentzako kode estandarrak definitzen dituen ISO 639-3
arauak 'lmo' kodea esleitu zion lonbardierari, eta ondorioz, existitzen
den hizkuntza da. Horrez gain, hizkuntza arauturik ez dutela eta
dialekto ezberdinetan idazten ari direla leporatzen diete (hauxe badakit
egia dela, beraiek esanda, baina arazorik al du horrek? AEBetako eta
EBko ingelesa ere badaude, eta baita gaztelania ezberdinak ere).
Laguntzatxo bat eman, eta itxiera horren aurka sinatzeko eskatu didate,
eta halaxe egin dut. Nik zuei luzatu nahi dizuet mezua, inork lagundu
nahi badie.
Mila esker,
Arkaitz
[1]
http://meta.wikimedia.org/wiki/Proposals_for_closing_projects/Closure_of_Lo…
Lehengoan aipatu zen zerrendan Wikipedian gehitzen diren berriei {{ongietorria}} txantiloia jartzen zaiela beren orrietan, eta akaso hori hobetu beharko litzatekeela... Ni berde nago txantiloietan eskua sartzeko, baina zerrenda honi dagokionez, Arkaitz-Txikirekin berba eginda, ardura txiki bat hartuko dut: harpidetzen diren lagun berriei beren burua aurkezteko proposatuz mezu estandar bat bidaliko diet. Kasu egin edo ez, bakoitzaren esku egongo da, noski, ez da erreprotxerik izango aurkezpenik ez badago.
Artxiboan aurkezpenak galduta geratu direnez... hona (errepikatuta askorentzat) orain arte zerrenda honetakook nola aurkeztu dugun burua, Gmanen gordea gera dadin. (akaso baten bat pasatu bazait, barkatu) --L.
------------------------------------------------------------------------------------------
From: "patxi gaztelumendi" <patxi(a)gaztelumendi.org>
Subject: [Wikieu-l] aurkezpena: iPtx
Kaixo.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:IPtx
Ni wikipedia euskalduneko jarraitzailea nauzue. Editatzeko adorerik ez dut izan oraindik. Beti jarraitu izan dut wikipedia, eta tailerren bat ere antolatu dut honen inguruan.
Txiki ezagututa, askotan berba egin dugu honetaz.
Posta zerrenda honen bitartez, agian gehiago egitera animatuko naizela pentsatu gura dut.
Interneten edukiek duten garrantzia ikusita, aspaldian nabil murgilduta Internet kontuetan.
Neure bloga aspaldi sortu nuen: http://www.gaztelumendi.org
Herriko blog eta Internet dinamika pizten lagundu gura dut larrabetzu.org proiektuarekin.
Lanean, www.armiarma.com elikatzeari ekiten diot.
Eta Jabi Zabalarekin, www.irratia.com egiten asko disfrutatzen dut.
Wikipedia, gauza serioa da niretzat. Baina ikasiko dudalakoan nago.
Biba zuek! segi aurkezpenekin.
--
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
------------------------------------------------------------------------------------------
From: "Mikel Iturbe" <mik.iturbe(a)gmail.com>
Subject: [Wikieu-l] Aurkezpena: Janfri
Aupa danori!
Ba aurkezpenekin jarraituz, nik neurea egingo dut. Mikel Iturbe naiz eta Wikipedian Janfri [1] ezizenarekin egiten ditut ekarpenak. Aurreko bi aurkezpenak egin dituzten modura, ni ere blogaria naiz (nahiz eta ez izan aurrekoen bezain beteranoa). Administratzailea naiz orain dela 3 egunetik Wikipedian eta alor horretan asko dut ikasteko.
Oraintxe bertan Euskal Herriko geografiari buruzko ekarpenak (batez ere Ipar Euskal Herriko udalerri, ibai eta mendi) eta fisikari buruzko ekarpenak egiten ari naiz. Bide batez, ezagutzen du norbaitek Ipar Euskal Herriko onomastikarekin lagundu ahal didan norbait (ez esan euskaltzaindiako onamastika datu-basea mesedez, udalerriez gain, mendi eta ibaietaz ari naiz eta)?
Aldaketa berriei ere adi egoten saiatzen naiz, bandalismoa saihesteko.
Nire kezka handiena momentu honetan, posta-zerrenda hau tresna osagarri izatetik, wikipediako ohiko komunikazio tresnen (txokoa, eztabaida orriak...) ordezkoa izatera pasatzea da. Espero dut hala ez gertatzea.
Ea posta zerrenda onuragarria den guztiontzat, ni behintzat saiatuko naiz laguntzen ahal dudan heinean; behar dudanean laguntza eskatzen dudan bezalaxe.
Ondo izan!
mikel/janfri
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Janfri
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea
------------------------------------------------------------------------------------------
From: Arkaitz Zubiaga <arkaitz(a)berritxarrak.net>
Subject: [Wikieu-l] Aurkezpena: TXiKi / arkaitz
Kaixo guztioi,
Wikipediako 'TXiKi' erabiltzailea nauzue [1], beste hainbat proiektutan
'arkaitz' izenez sinatzen dudan arren. Wikipediako lankide azken bi
urteotan, administratzaile lanetan dihardut azken urte eta erdian.
Lengoaia Naturalen Prozesamenduan doktoretza ikasketak egiten ari naiz,
eta saiatzen naiz horren inguruko ekarpenak egiten, bestelako artikuluak
ere sortzen ditudan arren. Hala eta guztiz ere, artikuluak sortuz
entziklopedia handitzen joatea bezain garrantzitsua iruditzen zait
beronen mantenua, eta horretan arreta handia jarri beharra daukagu. Bide
horretan, posta-zerrenda hau oso interesgarria izango dela iruditzen
zait, Wikipediako ohiko eztabaidetatik haratago jende gehiago inplikatu
eta erakartzeko ahalmena izango duela iruditzen baitzait.
Badut bloga nik ere, lau lagunen artean egiten duguna: Mutilmedia [2].
Web 2.0 delakoa gustoko dut, eta horren inguruan euskarazko proiektu
pare bat daukat: Zabaldu.com eta Bildu.net.
Besterik gabe, ongi etorri guztiok posta-zerrendara, eta probetxuzkoa
izan dadila gure entziklopedia askearentzako.
Ongi izan,
Arkaitz Zubiaga
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:TXiKi
[2] http://www.mutilmedia.com
------------------------------------------------------------------------------------------
Luistxo Fernandez: luistxo(a)eibar.org
Nire burua aurkeztuko dut:
Luistxo Fernandez, Eibar, 1966.
- Wikipedian nobatoa: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Luistxo
- Lana, http://www.codesyntax.com , www.tagzania.com
- Bloga, euskaraz, http://eibar.org/blogak/luistxo eta www.sustatu.com editatzen ere lan egiten dut.
interesak hemen:
- gauzak gehitu pixkanaka
- Koord txantilloiak-eta, geografiarekin zerikusia dutenak...
- ...
------------------------------------------------------------------------------------------
From: "Jokin LACALLE USABIAGA" <jlacalle(a)jakintza.net>
Subject: [Wikieu-l] aurkezpena: jolaus
Goraintziak denoi Ordiziatik
Zabaldun albistea ikusi bezain pronto posta zerrenda honetara harpidetzea erabaki dut. Helburu bikoitza: lehenik eta behin, Wikipediaren inguruan dudan ezagutza murritza zabaltzen joatea eta bestetik, Wikipediako "kontsumitzaile" soila izatetik "ekoizle" izatea pasatzeko nire buruari falta zaion bultzada izatea. Lehena ziurtatuta daukat zuek bezalako kideekin; bigarrena ikusiko dugu.
Erabiltzailea: jolaus
Jokin Lacalle, Ordizia, 1968
- Bloga: http://ikteroak.blogsome.com, http://www.jakinstein.com
- Lana: Jakintza ikastola, Ordizia http://www.jakintza.net
Zereginak:
- Bizi dugun irakaskuntza eredu zaharkitu honi armiarma sareak kentzen ahalegintzea.
- Irakasle izateari zor zaion errekonozimendu soziala berreskuratzea.
- Gure gazteak internet ezagutu eta behar bezala erabil dezaten irakastea.
Afizioak:
- Sukaldea
------------------------------------------------------------------------------------------
From: Oier Araolaza <oier(a)dantzan.com>
Subject: Re: [Wikieu-l] aurkezpena: Oier
Aupa, ni ere hemen nago, Oier Araolaza naiz, dantzaria eta
dantzan.com-eko kudeatzailea.
Wikipediarekin esperientzia gazi bat izan dut aurretik. Dantzaren
inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko
eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan
zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik. Baina,
garai hartan ez denbora eta hori egiteko modurik ez nekienez, nahiko
etsituta geratu nintzen. Nire ustez -eta entziklopedia batean zer esanik
ez- datu oker bat ematea baino hobeto da ezer ez esatea. Badago beste
ikuspuntu bat ordea, gaizki ala ongi, garrantzitsuena zerbait esatea
dela, eta oker badago gero egongo dela zuzentzeko aukera. Iruditu
zitzaidan wikipedian bigarren ikuspegi horrek funtzionatzen duela, eta
ez nintzen oso konforme geratu horrekin.
Orain ikusi dut gaztelerazko sarrera txar hura beste hizkuntza
batzuetara (euskara eta frantsesa) itzultzen hasi direla, eta oraindik
ezin diot heldu asuntoari, baina unea iristen den bitartean wiki-kontu
honek nola funtzionatzen duen ikasteko joateko asmoarekin eman dut izena
posta zerrenda honetan.
Portzierto, saiatu naiz posta zerrendaren mezuen artxiboan aurreko
mezuak irakurtzen:
http://lists.wikimedia.org/pipermail/wikieu-l/
Baina ez dut lortu mezurik irakurtzea, mezuak nork, noiz eta zertaz
bidal dituen ikusten dut, baina bakoitzak idatzitako mamia ez dut
ikusterik lortzen.
oier.
------------------------------------------------------------------------------------------
From: "logaritmo nepertarra" <nepertarra(a)gmail.com>
Subject: [Wikieu-l] Aurkezpena: Logaritmo
Beno, neu ere Zabaldun albistea ikusi nuenean harpidetu nintzen posta zerrenda honetara. Egia esan ez dakit oso ondo posta-zerrenda bat zer den, ezta nola funtzionatzen duen ere. Baliteke mezu honekin berarekin hanka sartzea. Baina beno, ikasteko balioko dit honek.
Ander Zubizarreta nauzue, Logaritmo Wikipediean eta beste hainbat lekutan, atxabaltarra, Wikipedia erabiltzailea aspaldidanik izan arren, editatzen hasiberria. Ez dut gezurrik esango, Wikipedian idazten hasteko motibazio nagusia irakale batek puntuak "oparitzen" zizkigula izan zen. Baina beno, hemendik aurrera hainbeste edan dudan iturriari motibazio propioz nire tantak emanez asko lagun dezakedala pentsatu dut. Wikipedia oso tresna erabilgarria dela iruditzen zait, eta denon artean are erabilgarriago egin dezakegula.
Informatika ikaslea naiz, Donostiako Informatika Fakultatean, nahiz eta ikasturte honetan Leuvenen (Belgika) egon Erasmus beka batekin karrerako azken kurtsoa bete asmoz.
Ondo izan!
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Logaritmo
------------------------------------------------------------------------------------------
From: "Beñat Irasuegi" <birasuegi(a)gmail.com>
Subject: [Wikieu-l] Aurkezpena: birasuegi
Kaixo, ni asapalditik naiz Wikipediaren erabiltzaile, eta duela 2 urte inguru ere artikulu txiki batzuk editatzen hasi nintzen. Ekarpen gehiago egin nahi nuke zeren egia esan orain arte ez naiz batere konstantea izan. Wikipedian posta-zerrenda sortzearen eztabaida sortu zenean aldeko iritzia eman nuen, pentsatzen baidut tresna hau ni bezalako kolaboratzaile alperrak gehiago laguntzeko akuilua izan daitekela.
Ni: birasuegi
Beñat Irasuegi Ibarra, Errenteria, 1978
Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Birasuegi
Lana: EKTko banaketa enpresako arduraduna http://www.ektsa.net , besteak beste Berriaren banaketaz arduratzen naiz http://www.berria.info
Bloga: http://www.blogak.com/irotzabal , hala ere ez dut asko erabiltzen...agian aurrerago.
Bestalde birasuegi erabiltzaile izenarekin aurki nazakezue Twitter-en, Tagzanian, youtube-n eta beste askotan.
Interesak, Wikipediako ekarpenak hauen inguruan egingo ditut:
Historia eta Geografia: Kuba, Kurdistan, Turkia, Mediterraneoa
Nekazaritza eta Landa eremuko gaiak: Gastronomia, Nekazaritza Ekologikoa, Agroekologia, Euskal nekazal ohiturak...
Politika: Nafarroa, Komunismoa, Anarkismoa...
Ekologia eta Energia alternatiboak
Komikiak, zinema eta literatura orokorrean
Zertxobait nahasia dirudi ezta?
Agur bat zerrendako lagun guztioi
Beñat
------------------------------------------------------------------------------------------
From: "Txopi" <txopi(a)sindominio.net>
Subject: [Wikieu-l] Aurkezpena: Txopi
Printzipioz irakurle bezala sartu banaiz ere, denok zuen buruak aurkezten
ari zaretenez, nik ere berdin egingo dut.
Txopi deitzen naiz eta Wikipedietan (eu, es, en) noizbehinka
zuzenketatxoak egiten ditut. Ez dut artikulu oso bat inoiz idatzi,
Wikiesanak-en izan ezik. Saltsa askotan sartzen naizenez, ez dut
Wikipediarentzako denbora askorik baina bere aldekoa naiz eta ondo
etortzen zaidanean (astia eta gogoa daukadanean) parte hartzen dut. Posta
zerrenda honetara, axola ez bazaizue, berdina egiteko asmorarekin nator.
Interneteko beste proiektu/talde batzuetan ere parte hartu/hartzen dut:
Indymedia Euskal Herria, Metabolik BioHacklab, Sindominio, Hackmeeting,
Librezale, Mundurat. Orain dela hilabete bat inguru niretzako webgune bat
sortu nuen: http://www.ikusimakusi.net
Agur t'erdi,
Txopi.
------------------------------------------------------------------------------------------
From: Imamon <imamon(a)gmail.com>
Subject: [Wikieu-l] Aurkezpena: Imamon
Kaixo Wikilariok!
Imanol Soriano dut izena, naiz eta sarean Imamon (bai, nahiko xelebrea
da) ezizena erabiltzen dudan. Gasteizen jaio nintzen 1980ko apirilaren
20an, beraz "patateroa" naiz jaiotzez, baina Arrasaten bizi naiz.
- Wikipedia: Imamon lankidea [1] Ekarpenak [2] eta Commonsera igotako
irudiak [3].
- Lana: Goiena Komunikazio Zerbitzuak [4] enpresan Asteleheneko
Goienakariako [5] maketatzailea.
- Bloga: Pertsonala [6] eta komunitarioa [7]
- Bestalde Imamon erabiltzaile izenarekin aurki nazakezue Twitter-en,
Tagzanian, YouTuben, EuskalTuben eta beste gune askotan.
Argazkilaritza gustoko dut. Nire zaletasuna [8] eta wikipedia uztartu
behar ditudala erabaki dut [3]
--
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Imamon
[2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Contributions/Imamon
[3] http://commons.wikimedia.org/wiki/Special:Contributions/Imamon
[4] www.goiena.com
[5] http://www.goiena.com/prentsa/astelehena
[6] http://www.klikbikoitza.eu
[7] http://www.appleberri.com
[8] http://www.flickr.com/photos/imamon
------------------------------------------------------------------------------------------
From: "Eneko Astigarraga" <eastigarraga(a)codesyntax.com>
Subject: [Wikieu-l] Aurkezpena Eastigarraga
Aurkezpenekin gabiltzanez ...
Eneko Astigarraga, "Eastigarraga" euskarazko wikipedian. 2005etik
kide euskarazko wikipedian, artikulu batzuk baina ez ekarpen
larregirik:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Contributions/Eastigarraga
Zerrenda hau sortu dela ikusi nuen Mutilmedian eta izena eman nuen atzo.
Interesak? uffa ... prospektiba, etorkizuna, soziologia, ekonomia,
IKT-ak, plangintza estrategikoa, .... maratoiak, mendia, sukaldaritza,
....
Eibartarra, CodeSyntaxen lan egiten dut eta Unibertsitatean klase
batzuk ematen ditut. Blogean info gehiago:
http://eibar.org/blogak/prospektiba/eu
Zehastapenik gabe baina zerrendako partaide guztiak ikusgai daude hemen:
http://lists.wikimedia.org/mailman/roster/wikieu-l
Ondo segi
------------------------------------------------------------------------------------------
From: etengabe <etengabe(a)gmail.com>
Subject: [Wikieu-l] Aurkezpena: Lima
Ni Lima naiz (http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Lima) eta etengabe (http://etengabe.blogsome.com/) kudeatzen dut interneten. Wikipedian batez ere blog horren inguruko gaiak lantzen ditut.
Galdera bat: Orri baten ezkerraldean eduki hori beste hizkuntzetako wikipedian ere badago, horien loturak agertzen dira. Orri berri bat euskaraz egiterakoan euskarazko sarreraren lotura beste hizkuntzetako orrietan agertzeko bertara joan eta banan banan egin beharrean automatikoki egiteko koderen bat badago?
Eskerrik asko
------------------------------------------------------------------------------------------
From: Julen <julenx(a)gmail.com>
Subject: [Wikieu-l] Aurkezpena: Julen
Tira, hainbeste aurkezpenen artean neure burua aurkeztera derrigortua
sentitzen naiz.
Julen nauzue eta Wikipediaren kontsumitzaile masiboa naiz. Ekoizle
masiboa izan nahiko nuke, buruan informazioa eta gogoa ez zait falta
(informatikaren eremuan gehienbat) baina denbora mugatua da tamalez
eta azkenaldian batez ere ezin nahi bezainbeste gauza egin.
Posta-zerrenda hau niretzat akuilu moduko bat izan daiteke beraz.
Euskararen egoerak kezkatzen nau eta bizitzaren alor guztietan
presente egon beharko lukenez ez litzaidake gustatuko Wikipedia
salbuespena izatea.
Software librearen filosofian sinisten dut eta nire denbora librearen
puska eder bat horri eskaintzen diot. Besteak beste, Librezale taldean
aktiboki parte hartzen dut hainbat softwareren lokalizazioan. Ildo
berean, Euskalbar Firefoxerako tresna-barraren garapenean ere banabil.
Duela gutxi blog teknofilo hauetako bat ere ireki dut[1] (denbora
falta aipatu al dut?), nahiz eta aspalditik nabilen inguru-minguru
horietan.
Julen.
[1] http://ertza.murgilduta.net
------------------------------------------------------------------------------------------
From: Asier Sarasua <asarasua(a)telefonica.net>
Subject: Re: [Wikieu-l] Euskalbarren Wikipedia
Bide batez, nik ere aurkeztu egingo dut neure burua zerrenda honetan.
Asier Sarasua Garmendia, 38 urte, Eubakoa (Zornotza) jaiotzez, eta orain
Gasteizkoa eta Arrietakoa (Trebiñu) adopzioz.
Biologia ikasi nuen, itzultzaile moduan egin nuen lan sasoi batez, gero
GISak manejatzen ikasi nuen, ondoren programatzen hasi nintzen lanean,
gero nire denbora librean.
Lanean (Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak) orain egiten dudana:
- Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistema kudeatu
(http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/atlas-ambiental/medioFisico-Natu…)
- Agenda 21eko eta ingurumen gaietako txostenak idatzi (azkena energia
berriztagarriei buruzkoa)
- Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko
(http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/index.shtml) eta Eraztun
Berdeko (http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/index.shtml)
webguneak kudeatu
Denbora librean egiten dudana:
- Euskalbar garatu
- Software librea itzuli: OmegaT, Azureus...
- Perretxikotara joan
Wikipediarako idaztea gustatuko litzaizkidakeen artikulu batzuk:
- GIS
- Teledetekzioa
- Ingurumen inpaktua
- Gasteiz
- Trebiñu
- Agenda 21
Baina ez dakit denborarik eukiko dudan...
Asier.
----
Joxe Aranzabal <joxe_aranzabal(a)huhezi.edu>
Aupa, lagunak!
Neuk ere izena eman dut gero eta interes handiagoa dudalako euskarazko Wikipedian. Nire doktore tesia ere gai horren inguruan egingo dut. Orain arte erabiltzaile izan naiz, eta orain dela gutxi izena eman nuen eta lehen sarrera idatzi. Beraz, hasi naiz, baina ezer gutxi dakit oraindik. Espero dut plaza hau leku interesgarria izatea, ikasteko batez ere.
Joxe Aranzabal: 1952
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/faroa
Euskadi Irratian igandero "8. probintzia" egiten dut, 10 minutuko tarte bat euskal blogosferaren inguruan.
Lana, HUHEZIn egiten dut: http://www.mondragon.edu/huhezi/
Ongi etorri denoi!
Joxe
At 23:20 2007/11/27, you wrote:
>Jar al daitezke Google Earth-etik harturiko irudi moldatuak wikipedian?
>--
>--------------------------------------
>Mikel Iturbe Urretxa
Ez dut uste. Googleren eskubideez aparte, iruditeriaren eskubideak daude.
Sustatun ateratako pantaila zati hau ere, http://www.sustatu.com/1195646062 , zorrotz jokatuta, ezin ateratzeko modukoa izango da, seguruenik...
Google Earth bera ilustratzeko bada... http://en.wikipedia.org/wiki/Google_Earth
Ikusi zelako justifikazio elaboratua, pantallazo sinple bat ateratzeko: http://en.wikipedia.org/wiki/Image:Snapshot_of_Google_Earth_Showing_Googlep…
Luistxo
Jar al daitezke Google Earth-etik harturiko irudi moldatuak wikipedian?
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea
Demagun orri bat sortu dugula "ingurugiro" izenburupean. Orduan URLa hau
litzateke:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Ingurugiro
Handik aldi batera, orri horri "ingurumen" izena jarri nahi diogu. Egin
al daiteke hori?
Asier.
Bide batez, nik ere aurkeztu egingo dut neure burua zerrenda honetan.
Asier Sarasua Garmendia, 38 urte, Eubakoa (Zornotza) jaiotzez, eta orain
Gasteizkoa eta Arrietakoa (Trebiñu) adopzioz.
Biologia ikasi nuen, itzultzaile moduan egin nuen lan sasoi batez, gero
GISak manejatzen ikasi nuen, ondoren programatzen hasi nintzen lanean,
gero nire denbora librean.
Lanean (Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak) orain egiten dudana:
- Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistema kudeatu
(http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/atlas-ambiental/medioFisico-Natu…)
- Agenda 21eko eta ingurumen gaietako txostenak idatzi (azkena energia
berriztagarriei buruzkoa)
- Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko
(http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/index.shtml) eta Eraztun
Berdeko (http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/index.shtml)
webguneak kudeatu
Denbora librean egiten dudana:
- Euskalbar garatu
- Software librea itzuli: OmegaT, Azureus...
- Perretxikotara joan
Wikipediarako idaztea gustatuko litzaizkidakeen artikulu batzuk:
- GIS
- Teledetekzioa
- Ingurumen inpaktua
- Gasteiz
- Trebiñu
- Agenda 21
Baina ez dakit denborarik eukiko dudan...
Asier.
Luistxo Fernandez(e)k dio:
>>
> Abisu hau iritzi zait:
>
>> Issue 61: <http://eu.wikipedia.org>eu.wikipedia.org integratu
>> <http://code.google.com/p/euskalbar/issues/detail?id=61>http://code.google.com/p/euskalbar/issues/detail?id=61
>>
>> Comment #4 by asier.sarasua:
>> Gehitu diot wikipedia barrari.
>>
>> Momentuz, bilaketa orokorra gaitu dut, ez bilaketa espezifikoak.
>
> Google Code-ren bidez Euskalbarren hobekuntzan parte hartzeko, Gmail kontu bat edo Googlen balidatutako beste kontu bat izanda egin dezakezu.
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
> http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>