Aupa Mikel
Horixe jakin nahi nuen Mikel. CC lizentzien arteko aldeak bereizten ditut baina ez nuen oso garbi ikusten lizentzia hauen eta GPL/GFDL lizentzia bien arteko harremana edo menpekotasuna.
Dagoeneko aldatu dut eta CC-BY-SA lizentzia ezarri diot.
Mila esker Unai eta Mikel.
Jokin
Mikel Iturbemik.iturbe@gmail.com igorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren 19a 15:35):
Aupa Jokin,
GPL edo GFDL jatorrizko lizentzia duten edukien lan eratorriek lizentzia horiek izan behar dute, edota bigarrenaren kasuan CC-BY-SA, bateragarriak baitira. Hau da, GPL lizentziadun irudiek, GPL izaten jarraitu behar dute eta GFDLdunak, GFDL edota CC-BY-SA.
Zuk zuk egindako lanari (oso-osorik zurea den sorkuntzari) gura diozun lizentzia jarri ahal diozu, tartean CC-BY, baina ezin duzu GPL edota GFDL lizentzia duen zatiei, CC-BY esleitu, alderantziz bai ordea.
Hau da:
CC-BY -> GFDL, GPL (egokia da) GFDL, GPL, CC-BY-SA -> CC-BY (ez da egokia, lizentzia beraren arabera partekatu behar baitira eduki eratorriak)
Zure kasuan, gainera, ikusi beharko litzateke ea zuk informazio iturri modura erabili dituzun webguneek ze lizentzia duten (baldin eta estentsiboki erabili badituzu eta ez bakarrik erreferentzia egiteko). Copyright-dunak izatekotan, teorian ezingo litzateke baimen barik bertako edukia berrerabili.
Ez dakit lagungarria egin zaizun...
Jokin LACALLE USABIAGAjlacalle@jakintza.net igorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren 19a 15:28):
Aupa berriro Unai
Hortxe daukat nik kezka eta horregatik nire lehenengo galdera. Erabili ditudan erreferentziek GPL edo GFDL lizentzia badute (oker ez banago, lan eratorrriek copyright-a izatea onartzen ez dutenak) nire lanari ezingo nioke orduan CC-BY lizentzia jarri ala? Bestela GPL-ek zehazten dituen baldintzen kontra ari naiz, ezta?
Beno, oraintxe aldatuko diot orduan lizentzia eta CC-BY-SA ipiniko diot orduan.
Eskerrik asko berriro ere.
Jokin
Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuestaunai.fernandezdebetono@ehu.esigorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren 19a 14:51):
Gauzatxo bat CC-BY lizentziaren inguruan. Norbaitek har dezake
informazioa, eta egilearen izena aipatuz gero, copyrightpean argitara dezake lan eratorriak. Horregatik, CC-BY-SA gomendagarriagoa da.
Segi ondo,
Unai
Jokin LACALLE USABIAGA jlacalle@jakintza.net erabiltzaileak idatzi du:
Aupa Unai.
Gune osorako cc-by lizentzia aukeratuta nuen hasieratik baina ez
nengoen
seguru aukerarik hoberena hori ote zen. Horrelaxe geratuko da orduan.
Eskerrik asko informaziorengatik
Jokin
Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuestaunai.fernandezdebetono@ehu.esigorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren 19a 10:18):
Wikipediako edukiek lizentzia bikoitza dute orain: GFDL eta CC-BY-SA. Bi horietako bat aukeratu dezakezu (teorian, bigarrena erosoagoa da, ez duzulako lizentziaren testu osoa jarri behar; lizentziara doan esteka bat jartzearekin nahiko da).
Hortik aurrera, zuri dagokizu. Edukiak iturri ezberdinetatik kopiatu badituzu, iturri horietako lizentziak errespetatu beharko zenituzke. Eta zuk sortutako materiala, nahi duzun lizentziapean jar dezakezu, baina zure nahia bada Wikipediarekin bateragarria izatea, orduan PD, GPL, GFDL, CC-BY edo CC-BY-SA lizentzien artean aukeratu.
Unai Fdz. de Betoño
Jokin LACALLE USABIAGA jlacalle@jakintza.net erabiltzaileak idatzi
du:
Egunon guztioi
Azken egun hauetan zalantzatxo bat sortu zait prestatu dudan gune
bati
jarri
behar diodan lizentzia motari buruz eta, egia esan, ez dakit oso
ondo
norengana joan. Pentsatu dut zerrenda honetan gai hori menperatzen
duen
jendea badagoela eta agian zuengandik jasoko dudala behar dudan
informazio
hori. Beraz, hemen doa nire galdera.
Prestatu dudan gune horretan jatorri desberdineko edukiak txertatu
ditut.
Batzuk Wikipediatik bildutako erreferentziak dira, beste batzuk
kanpoko
web
desberdin batzuetatik. Erabili ditudan iruditxoek GPL lizentzia dute
eta,
azkenik, eduki batzuk nire sorkuntza propiotik ateratakoak dira.
Kontua
da
erabilitako iturriek lizentzia ezberdina dutela eta ez daukat garbi horrelakoetan zein lizentzia mota erabiltzen den gunerako. Gune
osoari
lizentzia bakarra jartzekotan zein aukeratuko nuke? Ala atal
bakoitzari
berea jarri behar diot? Nola aukeratzen dira horrelakoetan
lizentziak?
Agian galdera hauek off-topic samar geratzen dira posta zerrenda
honetan,
ez
dakit.
Edonola ere, edozein laguntza asko estimatuko nuke.
Jokin
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l