Kaixo Wikilariok
Azpaldi Debagoieneko udalerrien armarriak igo nituen Commons-era eta lizentzia zehaztu ez nuenez administratzaileak borratu zituen. Horrelako gaietarako zein lizentzia erabili beharko litzateke? Ikusi dut beste batzuetan GNU Free Documentation License erabili dela.
Bestalde, badago Wikipedia guztian udalerri baten armarria igo eta automatikoki hizkuntza guztietan agertzea edo eskuz egin behar da? Eta azkena. Armarria aldatu denean berria igo behar da eta zaharra mantendu edo ordezkatu? Arrasate kasu horretan dago. Wikipedian dagoen armarria zaharra da, begiratu bestela Arrasateko Udalaren webgunean [1]