Gotzon Egia(e)k dio:
Nire ustez, euskaratu beharreko orria hau da [1], bere azpiorri guztiekin. [1] http://commons.wikimedia.org/wiki/Commons:Upload
Ziur zaude? «It is from a US federal government source?» atala ere bai, dagoen-dagoen?? Nire irudiko, katalanen orria [2] argiagoa eta hurbilagoa da guretzat.
Ni biak egitearen aldekoa naiz. Commonseko interfaze hori euskaratu beharko genuke, gaztelaniaz [1] eta beste hizkuntza askotan dagoen bezalaxe. Horrez gain, oso lagungarri ikusten dut euskarazko Wikipedian katalanek duten dokumentazio beretsua sortzea, euskarazko Wikipedian irudiekiko hartutako erabakiak azalduz, eta Commonserako bidea erraztuz.
Zuzenean jendea Commonsera bidaliz gero, harrituta geldituko da bat baino gehiago: "Zergatik bidali nau beste gune batera? Eta zergatik sortu behar dut hemen beste erabiltzaile kontu bat?"
Hori guztia argitu ahal izateko, uste dut ondo dagoela bi sistemak bateratuz dokumentazio ahalik eta osatuena sortzea.
Bestalde, Commonsen euskaratze prozesuan kontuan izan beharko genituzke lizentzia txantiloiak [2] ere, gaur egun asko eta asko ez baitaude euskaratuta. Garrantzitsuenak euskaratzen [3] saiatu beharko ginateke.
Arkaitz
[1] http://commons.wikimedia.org/wiki/Commons:Upload/es [2] http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:License_tags [3] http://commons.wikimedia.org/wiki/Template:GFDL/eu