Ba egileak, artikuluaren aldaketei begiratuz, artikuluan aldaketaren bat egin dugunok Gotzon Egia, Arkaitz Zubiaga eta hirurok ginateke, beste batzuk (Imamon batez ere) hedabideen helbideak jartzen egon direlarik.
Sustatun hala azaldu da, eta, dirudienez, alfabetoaren hurrenkerari jarraituta, ni ageri naiz lehenen... Jefazoekin batera, glups!
Bide batez, artikulua gazteleraz ipintzeko asmoa dut, eta denbora pixka batez frantsesez eta ingelesez ere bai. Igual blogosferan banatzeko balio dezake, ez? Zer iruditzen zaizue?