Aupa, lagunak!
Neuk ere izena eman dut gero eta interes handiagoa dudalako euskarazko Wikipedian. Nire doktore tesia ere gai horren inguruan egingo dut. Orain arte erabiltzaile izan naiz, eta orain dela gutxi izena eman nuen eta lehen sarrera idatzi. Beraz, hasi naiz, baina ezer gutxi dakit oraindik. Espero dut plaza hau leku interesgarria izatea, ikasteko batez ere.
Joxe Aranzabal: 1952 Bloga: http://www.goiena.net/blogak/faroa Euskadi Irratian igandero "8. probintzia" egiten dut, 10 minutuko tarte bat euskal blogosferaren inguruan. Lana, HUHEZIn egiten dut: http://www.mondragon.edu/huhezi/
Ongi etorri denoi!
Joxe
---- Original Message ----- From: Jokin LACALLE USABIAGA To: Wikieu-l@lists.wikimedia.org Sent: Tuesday, November 20, 2007 1:17 PM Subject: [Wikieu-l] aurkezpena: jolaus
Goraintziak denoi Ordiziatik
Zabaldun albistea ikusi bezain pronto posta zerrenda honetara harpidetzea erabaki dut. Helburu bikoitza: lehenik eta behin, Wikipediaren inguruan dudan ezagutza murritza zabaltzen joatea eta bestetik, Wikipediako "kontsumitzaile" soila izatetik "ekoizle" izatea pasatzeko nire buruari falta zaion bultzada izatea. Lehena ziurtatuta daukat zuek bezalako kideekin; bigarrena ikusiko dugu.
Erabiltzailea: jolaus Jokin Lacalle, Ordizia, 1968 - Bloga: http://ikteroak.blogsome.com, http://www.jakinstein.com - Lana: Jakintza ikastola, Ordizia http://www.jakintza.net Zereginak: - Bizi dugun irakaskuntza eredu zaharkitu honi armiarma sareak kentzen ahalegintzea. - Irakasle izateari zor zaion errekonozimendu soziala berreskuratzea. - Gure gazteak internet ezagutu eta behar bezala erabil dezaten irakastea. Afizioak: - Sukaldea
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________ Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
__________ Información de NOD32, revisión 2672 (20071120) __________
Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system http://www.nod32.com