Printzipioz irakurle bezala sartu banaiz ere, denok zuen buruak aurkezten ari zaretenez, nik ere berdin egingo dut.
Txopi deitzen naiz eta Wikipedietan (eu, es, en) noizbehinka zuzenketatxoak egiten ditut. Ez dut artikulu oso bat inoiz idatzi, Wikiesanak-en izan ezik. Saltsa askotan sartzen naizenez, ez dut Wikipediarentzako denbora askorik baina bere aldekoa naiz eta ondo etortzen zaidanean (astia eta gogoa daukadanean) parte hartzen dut. Posta zerrenda honetara, axola ez bazaizue, berdina egiteko asmorarekin nator.
Interneteko beste proiektu/talde batzuetan ere parte hartu/hartzen dut: Indymedia Euskal Herria, Metabolik BioHacklab, Sindominio, Hackmeeting, Librezale, Mundurat. Orain dela hilabete bat inguru niretzako webgune bat sortu nuen: http://www.ikusimakusi.net
Agur t'erdi,
Txopi.