Iepa denori!
Wikipediako txokoan Euskal Herriko Wikimedia atala sortzeko eztabaida piztu da. Ni neu ez naiz oso aldekoa, baina uste dut, nolanahi ere, jendearen babesa behar-beharrezkoa izango dela proiektua ganoraz atera nahi bada aurrera.
Hori dela eta, alde, kontra edota besterik gabe iritzia plazaratu gabe zer mugitzen ari den ikusi nahi duzuenoi gonbidatzen zaituztet txokoan [1] begirada bat botatzera eta nahi izatekotan, iritzia idaztera.
Besterik gabe, gabon eta aprobetxatu uda
janfri
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa#Euskal_Herriko_Wikimedia