Aste honetan ikusi dudan albiste batetik abiatuta... http://tinyurl.com/6ajtg3 EHUko Euskara Institutuak martxan dituen lan interesgarri batzuetan fijatu naiz. Badira hilabete batzuk hauetariko batzuk martxan zeudela, baina ni konturatu gabe nengoen zein lizentziarekin banatzen ziren, eta orain ikusi dut Creative Commons Aitortu (cc-by) http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/deed.eu lizentziarekin jarrita daudela sarean.
Oker ez banago, lizentzia honek Approved For Free Cultural Use ( http://freedomdefined.org/ ) etiketa duten besteak bezala, bateragarria da Wikipediarekin. Creative Commons-en "Approved For Free Cultural Use" etiketa asmatu zuten bere garaian, neurri batean Wikipediarekin bateragarri egiteko CC materiala, eta prozesu hori aurrera doala ere jakin dugu duela gutxi.
Euskara Instituaren CC-BY baliabideak, dirudienez, hiru dira:
bi erraminta lexikografiko: - "Hiztegi Batua Euskal Prosan" http://www.ehu.es/ehg/ - "Lexikoa, Atzo eta Gaur" http://www.ehu.es/lag/
eta, neure ustez inportanteena hona begira, hiztegi bat: - "Egungo Euskararen Hiztegia" http://www.ehu.es/eeh/ (oraingoz, F, G eta H letrak)
Uste dut hiztegi hau, hiru letra horiez osatua oraingoz, dela euskarazko lehen hiztegi librea. Ez dakit Wikiztegia proiekturako kopiatzeko modukoa den, baina uste dut lizentziek baimenduko luketela hori.
Luistxo