Luistxo Fernandez(e)k dio:
Eraikuntzarenak intrigatua nauka (edifici fora d'espanya)... Moneoren Kursaal Jauregiari atera badiot, igo dezaket. Baina Parisen Ieoh Ming Pei-ren Louvreko Piramideari atera badiot ez? Hego eta Ipar Euskal Herriko edifizioekin desberdin jokatu behar dugula esan nahi ote du honek... Espainiako legeren baten ondorioa ote?
Honen inguruko argibiderik bagenu, nik eskertuko nuke. Gainerakoan katalanen testua bastante argi geratzen zait.
Katalanezko Wikipediako kide batek argitu berri dit kontu hau:
Depèn de la legislació de cada país en la matèria del què se'n diu «Freedom of panorama». A Espanya afortunadament sí que n'hi ha però a altres llocs pot tenir restriccions. En el cas concret que em preguntes la legislació francesa no és molt clara però diria que justament pot haver-hi problemes legals si prens una fotografia nocturna de la Torre Eiffel, perquè la companyia que l'iŀlumina en podria reclamar drets d'autor (tot i que no està del tot clar que ho pogués guanyar). Un estat que té sí que restringeix totalment aquesta llibertat és Bèlgica i per això a commons no hi trobaràs fotografies de l'Atomium. A la pàgina d'ajuda del commons: commons:Project:Freedom of panorama http://commons.wikimedia.org/wiki/Project:Freedom_of_panorama [2] hi trobaràs tota la informació.
Hemen itzulpena badaezpada ere:
"Freedom of panorama" delakoaren inguruan herrialde bakoitzak duen legengintzaldiaren menpekoa da. Espainian, zorionez, badago horretarako baimena, baina beste leku batzuetan murrizketak izan ditzake. Galdetu didazun kasu konkretuan (Eiffel dorrearena), Frantziako legegintzaldia ez da oso argia, baina Eiffel dorrearen argazki bat gauez eginez gero lege-arazoak izan ditzakezu, argiztatzen duen enpresak egile eskubideak izan baititzake (hala eta guztiz ere, ez dago guztiz argi beraiek irabaziko luketenik). Askatasun hau guztiz murrizten duen herrialdeetako bat Belgika da, eta horrexegatik ez duzu Atomiumaren [1] argazkirik aurkituko Commonsen. Informazio gehiago aurkituko duzu Commonseko laguntza orrialdean [2].
Bitxia da, baina kontuan izan beharrekoa...
Arkaitz
[1] http://commons.wikimedia.org/wiki/Atomium [2] http://commons.wikimedia.org/wiki/Commons:Freedom_of_panorama