Luistxo Fernandez(e)k dio:
Badago txantiloiak egiteko tutorial argirik?
Egin daitezke probazko txantiloiak nork bere orri pertsonalean probatzeko? (lehenago ere hanka sartu izan dut: Kategoriek nola funtzionatzen zuten esploratzeko, Luistxokeriak izeneko bat sortu nuen! eta arreta deitu zidan batek...)
Mota guztietako txantiloiak daude, oso sinple izatetik, nahi beste konplikatu arte. Txantiloi estatikoak [1] zein txantiloi dinamikoak [2], aldagaien araberakoak. Ingelesezko Wikipedian badago txantiloiak egiteko gida, txantiloietan kalkuluak erabiltzeko gida, eta baita erabil daitezkeen aldagai aurredefinituen gida ere. Horiekin guztiekin, eta eginda dauden txantiloien kodea aztertuz, poliki-poliki ikas daiteke.
Euskarazko Wikipediari dagokionean (eta hau guztia dokumentatu beharko litzateke agian) lau txantiloi mota ezberdinduko nituzke nagusiki (agian bat edo beste ahaztuko zait): * aurkibide txantiloiak [1] artikuluen amaieran joaten direnak dira, nabigaziorako lagungarri direnak. * infotaula txantiloiak [6] goi eskuinaldean kokatzen dira normalean, eta artikuluaren gaineko informazio orokorra ematen dute. * mantenu txantiloiak: zirriborro txantiloiak [7], wikitu txantiloia, zuzendu txantiloia, eta abar. * gainontzekoak: bandera txantiloiak [8], kalkulu txantiloiak [2], eta abar.
Arkaitz
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Arrasateko_auzo_aurkibidea [2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Zenbaki_erromatar [3] http://en.wikipedia.org/wiki/Help:Templates [4] http://en.wikipedia.org/wiki/Help:Calculation [5] http://en.wikipedia.org/wiki/Help:Variables [6] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Gipuzkoako_udalerri_infotaula [7] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Geografia_zirriborroa [8] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:EH