Asier Sarasua(e)k dio:
Ba al dago irizpide finkorik artikuluen izenei "a" artikulua jartzerako orduan?
Horren inguruko eztabaida izan ondoren, bozketa hau [1] egin genuen. Horren arabera, laburbilduz, hiztegiko sarrerei ez diegu 'a' artikulua eransten (zuhaitz, herrialde,...), eta 'a' artikulua mantentzen diegu izen bereziei eta bakarrak diren entitateei (Barajasko aireportua, berotze globala).
Hala eta guztiz ere, batzutan ez da erraza izaten erabakitzea. Kasu konkreturen batean gerta liteke eztabaida berria sortzea.
Zure kasuan "Ingurumena" erabiliko nuke, bozketan azaltzen diren arrazoiengatik.
Arkaitz
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Orrialde_izenen_amaierako_a_...