Aupa:
Mezu honen helburua software librearen eta estandar irekien alde gauden
pertsona talde anonimo batek hasi dugun ekimen baten berri ematea da.
Erakunde publiko desberdinetan (hasteko Euskal Autonomi Erkidegoan),
aldaketa bat eman behar dela uste dugu, software librearen alde benetako
apustua eginez.
Hori lortzeko, gizarteko agente desberdinok egin dezakegun gauza bat, arlo
guztietan (administrazioarekiko erlazioan, hezkuntzan, enpresan,
ikerketan, etab.) software librea sustatzeko era argi batean eskatzea da.
Horregatik, manifestu labur baina hausnartu bat prestatu dugu eta bertan
Eusko Jaurlaritzari eta beste Euskal Administrazio Publikoei zer eskatzen
diogun azaltzen dugu, eta baita eskaria egitearen arrazoi nagusiak ere.
Software librearen aldeko jarrera gehientsuenak biltzen dituela uste dugu
eta software librea era positiboan ikusten duten pertsona guztiek
manifestua sinatzea espero dugu. Talde honetako partaideok sinatzea espero
dugu eta talde bezala ere manifestua sinatzea pentsatzea eskatzen dizuegu.
Sinadura bilketaren eboluzioaren arabera, hurrengo urratsak erabakiko
ditugu (elkarte gehiago animatu, bannerrak prestatu, etab.). Oraingoz, ez
dakigu zenbat sinadura biltzea espero dezakegun. Edozein kasutan, gure
ideia, une egokia heltzean sinadurak ekitaldi ireki eta publiko batean
aurkeztea da. Gutxienez Euskal Autonomi Erkidegoan bizi direnen sinadurak,
Eusko Jaurlaritzari dagozkionak bait dira.
Ekimen hau guk martxan jarri dugun ilusio berdinarekin hartzea espero
dugu. Nola ez, gurekin elkartrukatu nahi ditzakezuen edozein ideia,
iradokizun, laguntza eta proposameni guztiz irekiak gaude. Gurekin
kontaktatzeko info(a)queremossoftwarelibre.org helbidera idatzi, erabiltzen
ari garen posta zerrenda publiko eta irekiaren aliasa bait da.
http://www.queremossoftwarelibre.org/
Jaso ezazue agur bero bat beste sinatzaile baten partez.
Kaixo guztioi!
Xabier Aristegieta dut izena, eta atzo egin nuen euskarazko wikipediako
lankideen zerrenda honetako harpidetza.
Dagoeneko artikulu mordoxka bat egina daukat euskarazko wikipedian, baina
orain arte argazki eta irudirik gabe jartzen nituen, ez nekielako nola
jartzen ziren.
Jadanik ikasi dut nola egiten den hori, baina gauza bat ez daukat oso argi.
Horregatik, zerrendakide batek iradokitakoari jarraituz, zuei galdetzeko
idazten dizuet.
Nire zalantza egile-eskubideei buruzkoa da. Testuari dagokionez, argi utzi
didate zilegi dela beste hizkuntza bateko wikipediako artikuluak itzuli edo
moldatzea. Baina, argazki eta irudiei dagokienez, nire galdera da:
Wikimedia Commons-eko argazki eta irudiak besterik gabe jar ditzaket nire
artikuluetan? Ikusi eta ulertu dudanez, argazki horietako batzuen lizentziak
esaten du beharrezkoa dela autorea identifikatzea (adibidez, esaten denean
"the copyright holder of this file allows anyone to use it for any purpose,
provided that the copyright holder is properly attributed"). Kasu horretan,
nola identifikatu behar da? Argazkiaren azpian aipamena eginez? Ala
argazkiaren gainean klik egitean automatikoki argazkiari buruz eskaintzen
den informazio horrekin baldintza hori betetzen dela ulertzen da?
Bestalde, beste baimen batzuetan honakoa esaten da: *Permission is granted
to copy, distribute and/or modify this document under the terms of the GNU
Free Documentation
License<http://en.wikipedia.org/wiki/GNU_Free_Documentation_License>,
Version 1.2 or any later version published by the Free Software Foundation;
with no Invariant Sections, no Front-Cover Texts, and no Back-Cover Texts. A
copy of the license is included in the section entitled "**GNU Free
Documentation License*<http://commons.wikimedia.org/wiki/Commons:GNU_Free_Documentation_License>
*".* "Invariant sections", "Front-Cover texts" eta "back-cover texts"
horiek zer dira? Lizentzia irakurri dut, baina ez dut ulertzen zertaz ari
den.
Asko eskertuko nizueke puntu horiek argitzea; izan ere, egile-eskubideak
bezain gauza garrantzitsu batean ez nuke okerrik egin nahi.
Ondo izan, eta zuen erantzunaren zain gelditzen naiz.
Xabier Aristegieta