Iazko abenduan adostu zuten FSF, CC eta Wikimediako kideen artean GFDL
lizentziaren hurrengo bertsioan moldaketak egitea, Wikipedia CCren
lizentzia batetara migratu ahal izateko, baina oraindik ez da momentu hori
iritsi, Wikipediaren eduki guztiak GFDL izaten jarraitzen. Beraz, Eusko
Jaurlaritzak edukia CC lizentzia batekin askatu arren, ez litzateke
baliogarri izango.
Egin daitekeena baita zera da, idatzizko baimena lortu Euskarazko
wikipediarako euren edukia (testuak sikera) askatzen dutela GFDL
lizentziapean.
Horrelako baimenak ez zaizkit batere gustatzen; dena dela, hau ez dakit
posible izango litzatekeen, testuak GFDL lizentziapean aska ditzakete edo
ez, baina inoiz ez euskarazko Wikipediarentzako bakarrik, ezta?
Katalanezko Wikipedian badute, esate baterako, gencat.cat gunetik irudiak
erabiltzeko Kataluniako Generalitatearen idatzizko baimena [1]. Horrekin
gertatzen dena da eduki hori Wikipedian erabiltzeko baimena ematen zaiela,
baina inoiz ez hortik kanpora, irudiak ez dituztelako aske egiten, baimen
bat luzatu baino ez. Eusko Jaurlaritzari antzeko baimen bat sinatzeko
eskatuz gero, arazo berdinaren aurrean geundeke. Irudiekin Fair Use
baldintzarekin gertatzen zenaren antzeko zerbait, nolabait esateko.
Nik bi aukera ikusten ditut. Lehena, FSFk GFDLren moldaketa hori eta
ondorioz, Wikimediak migrazioa noiz egin arte itxaron (baina batek daki
hau noiz iritsiko den), eta bigarrena, Eusko Jaurlaritzari GFDL
lizentziapean edukiak askatzeko eskatzea.
Nola ikusten duzue?
[1]
http://ca.wikipedia.org/wiki/Plantilla:Generalitat_de_Catalunya/autoritzaci…