Arkaitz Zubiaga-(e)k idatzi zuen:
Iazko abenduan adostu zuten FSF, CC eta Wikimediako
kideen artean GFDL
lizentziaren hurrengo bertsioan moldaketak egitea, Wikipedia CCren
lizentzia batetara migratu ahal izateko, baina oraindik ez da momentu hori
iritsi, Wikipediaren eduki guztiak GFDL izaten jarraitzen.
Horrela da bai.
Beraz, Eusko
Jaurlaritzak edukia CC lizentzia batekin askatu arren, ez litzateke
baliogarri izango.
Ados nago. Wikipediak GFDL lizentzia dauka eta bere idatzizko edukiek ere
lizentzia berberarekin eginak daude. Horren salbuespena zita txikiak dira,
munduko legedia gehienetan onartuak daudenak:
http://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Non-free_content#Text
Egin daitekeena baita zera da, idatzizko baimena lortu Euskarazko
wikipediarako euren edukia (testuak sikera) askatzen dutela GFDL
lizentziapean.
Horrelako baimenak ez zaizkit batere gustatzen; dena dela, hau ez dakit
posible izango litzatekeen, testuak GFDL lizentziapean aska ditzakete edo
ez, baina inoiz ez euskarazko Wikipediarentzako bakarrik, ezta?
Katalanezko Wikipedian badute, esate baterako, gencat.cat gunetik irudiak
erabiltzeko Kataluniako Generalitatearen idatzizko baimena [1]. Horrekin
gertatzen dena da eduki hori Wikipedian erabiltzeko baimena ematen zaiela,
baina inoiz ez hortik kanpora, irudiak ez dituztelako aske egiten, baimen
bat luzatu baino ez. Eusko Jaurlaritzari antzeko baimen bat sinatzeko
eskatuz gero, arazo berdinaren aurrean geundeke. Irudiekin Fair Use
baldintzarekin gertatzen zenaren antzeko zerbait, nolabait esateko.
Wikipediarentzako bakarrik den baimen bat lortzea, saihestu beharreko
egoera da. Horretan denok ados egongo garela ziur nago. Hala ere, egoera
zehatz batzutan, copyrightdun marrazkien artikuluetan adibidez, irudi bat
gehitzea hain da aproposa, nahiz eta copyrighta izan merezi dezakela uste
dut. Honelako adibideetaz ari naiz:
http://en.wikipedia.org/wiki/Image:Smurf1.gif
http://en.wikipedia.org/wiki/Image:Mickey_Mouse.svg
Testuen kasuan, berridazketa batekin nahiko denez, horrelako konponketak
onartezinak ikusten ditut. Gainera erakunde publikoak dira. Testu horiek
GFDL lizentziarekin zabaltzea eskatuko nieke nik, eta ez dut uste ezezkoa
emango digutenik. Hori bai, interesatzen zaizkigun testuen zerrenda zehatz
eta argi bat eman beharko genieke.
Webgunea aldatzen badute hobeto, baina nik ez dut beharrezkoa ikusten.
Kopiatzeko baimena emanda nahiko izan beharko luke. Ez dakidana da,
Wikipedia batetan baimen hori lortzeko protokolo fidagarriren bat
dagoen...
Nik bi aukera ikusten ditut. Lehena, FSFk GFDLren moldaketa hori eta
ondorioz, Wikimediak migrazioa noiz egin arte itxaron (baina batek daki
hau noiz iritsiko den), eta bigarrena, Eusko Jaurlaritzari GFDL
lizentziapean edukiak askatzeko eskatzea.
Nola ikusten duzue?
[1]
http://ca.wikipedia.org/wiki/Plantilla:Generalitat_de_Catalunya/autoritzaci…
Txopi.