Jokin LACALLE USABIAGA-(e)k idatzi zuen:
Arratsaldeon guztioi
Eskaera txiki batekin natorkizue, ea laguntza eskaintzeko moduan zaudeten.
Gaur goizean euskal Wikipedian informazio bila ari nintzela, albiste
triste
honekin egin dut topo:
http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lankide_eztabaida:85.86.133.132&a…
Egia esatea nahi baduzue, ez nuen horrelakorik espero gure ikastolan eta
nahiko izorratuta utzi dit kontu honek. Dena den, moskeoarekin ez dela
ezer
konpontzen ikusi dut eta egoerari buelta emateko aukera ona daukadala
iruditu zait. Eskola orduetan horrelako pifia asko egiten direla iruditzen
(duela gutxi gure herriko eskola publikoko ikasle batzuek egindakoen berri
izan genuen, adibidez) eta barrabaskeria bera baino grabeagoa dela
iruditzen
zait, hauen aurrean irakasleok jarrera pasota izatea. Beraz, uste dut
aukera
polita daukagula, alde batetik, ikasleen aurrean hezigarria izan daitekeen
neurri bat hartzeko eta bestetik, irakasleen artean horrelakoen aurrean
ezin
dugula ez-ikusiarena egin, gure ikasleek mundu birtualetan azaltzen duten
jokabideetan heztea ere gure ardura dela.
Kontua da ez dakidala oso ondo nora joan datu bila. Pantailaren aurrean
agertu zaidan mezuan Zariquiegui erabiltzailearen aipamena ikusi dut,
baita
berak egindako zuzenketaren ordua ere (urriaren 9an eta 21an, atzo
bertan).
Baina ordu horietan zein klase genuen begiratzen aritu gara eta ez dugu
ebidentziarik ordu horietan inon ordenagailuekin lanean ari zirenik.
Seguruenik egindako aldaketak aurretik egin dira. Ikusi dut, baita ere,
gure
IPa Unai Fdez. de Betoñok blokeatu duela zertxobait beranduago. Galdera
da;
norengana edo nora joan behar dut jakiteko zein ordu zehatzetan egin ziren
aldaketak eta zein eduki dira aldatu zirenak jakiteko?
Mila esker, aldez aurretik
Jokin
Nik asko lagundu ezin zaitudalakoan nago baina hala ere zertxobait bai.
Euskarazko Wikipediako zerbitzariak atzerrian daude (Herbeheretan) eta
gainera Euskal Herrian udako eta neguko ordutegia desberdina da. Kontua da
programen konfigurazioak eta beste faktore batzuk sarritan zerbitzarietan
egiten diren aldaketen ordua espero daitekeenaren desberdina dela da.
Laburbilduz, Wikipediak ematen dizun ordua eta zure erlojukoa desberdinak
dira. Wikipediak (zure erlojuarekin konparatuz) bi ordu aurreratuak daude.
Mezu hau idazten naizen momentu hontan lau t'erdiak dira nire erlojuan
(16:31), baina Wikipedian zerbait aldatuko banuke bertan ordu bi
t'erdietan erregistratuko zen (14:31).
Hala ere, ez dakit zeintzu eduki diren zehazki IP helbide horretatik
aldatu direnak eta kontatu dizudan guztiak ez dizu askorako balioko. Unaik
mezu hau irakurri arte itxaron beharko duzu, edo bestela
Wiki-erabiltzaileek egiten duten bezaka Wikipediako bere Eztabaida atalean
mezu bat utzi:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide_eztabaida:Unai_Fdz._de_Beto%C3%B1o
Gauzak nahaztu baino lagungarri izana espero dut...
Txopi.