Aupa berriro Unai
Hortxe daukat nik kezka eta horregatik nire lehenengo galdera. Erabili ditudan erreferentziek GPL edo GFDL lizentzia badute (oker ez banago, lan eratorrriek copyright-a izatea onartzen ez dutenak) nire lanari ezingo nioke orduan CC-BY lizentzia jarri ala? Bestela GPL-ek zehazten dituen baldintzen kontra ari naiz, ezta?
Beno, oraintxe aldatuko diot orduan lizentzia eta CC-BY-SA ipiniko diot orduan.
Eskerrik asko berriro ere.
Jokin
Gauzatxo bat CC-BY lizentziaren inguruan. Norbaitek har dezake
informazioa, eta egilearen izena aipatuz gero, copyrightpean argitara
dezake lan eratorriak. Horregatik, CC-BY-SA gomendagarriagoa da.
Segi ondo,
Unai
Jokin LACALLE USABIAGA <jlacalle@jakintza.net> erabiltzaileak idatzi du:
> Aupa Unai.
>
> Gune osorako cc-by lizentzia aukeratuta nuen hasieratik baina ez nengoen
> seguru aukerarik hoberena hori ote zen. Horrelaxe geratuko da orduan.
>
> Eskerrik asko informaziorengatik
>
> Jokin
>
> Unai Fernandez de Betoņo Saenz de
> Lacuesta<unai.fernandezdebetono@ehu.es>igorleak hau idatzi zuen
> (2010eko urtren 19a 10:18):
>
>> Wikipediako edukiek lizentzia bikoitza dute orain: GFDL eta CC-BY-SA.
>> Bi horietako bat aukeratu dezakezu (teorian, bigarrena erosoagoa da,
>> ez duzulako lizentziaren testu osoa jarri behar; lizentziara doan
>> esteka bat jartzearekin nahiko da).
>>
>> Hortik aurrera, zuri dagokizu. Edukiak iturri ezberdinetatik kopiatu
>> badituzu, iturri horietako lizentziak errespetatu beharko zenituzke.
>> Eta zuk sortutako materiala, nahi duzun lizentziapean jar dezakezu,
>> baina zure nahia bada Wikipediarekin bateragarria izatea, orduan PD,
>> GPL, GFDL, CC-BY edo CC-BY-SA lizentzien artean aukeratu.
>>
>> Unai Fdz. de Betoņo
>>
>>
>>
>>
>>
>> Jokin LACALLE USABIAGA <jlacalle@jakintza.net> erabiltzaileak idatzi du:
>>
>> > Egunon guztioi
>> >
>> > Azken egun hauetan zalantzatxo bat sortu zait prestatu dudan gune bati
>> jarri
>> > behar diodan lizentzia motari buruz eta, egia esan, ez dakit oso ondo
>> > norengana joan. Pentsatu dut zerrenda honetan gai hori menperatzen duen
>> > jendea badagoela eta agian zuengandik jasoko dudala behar dudan
>> informazio
>> > hori. Beraz, hemen doa nire galdera.
>> >
>> > Prestatu dudan gune horretan jatorri desberdineko edukiak txertatu ditut.
>> > Batzuk Wikipediatik bildutako erreferentziak dira, beste batzuk kanpoko
>> web
>> > desberdin batzuetatik. Erabili ditudan iruditxoek GPL lizentzia dute eta,
>> > azkenik, eduki batzuk nire sorkuntza propiotik ateratakoak dira. Kontua
>> da
>> > erabilitako iturriek lizentzia ezberdina dutela eta ez daukat garbi
>> > horrelakoetan zein lizentzia mota erabiltzen den gunerako. Gune osoari
>> > lizentzia bakarra jartzekotan zein aukeratuko nuke? Ala atal bakoitzari
>> > berea jarri behar diot? Nola aukeratzen dira horrelakoetan lizentziak?
>> >
>> > Agian galdera hauek off-topic samar geratzen dira posta zerrenda honetan,
>> ez
>> > dakit.
>> >
>> > Edonola ere, edozein laguntza asko estimatuko nuke.
>> >
>> > Jokin
>> >
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Wikieu-l mailing list
>> Wikieu-l@lists.wikimedia.org
>> https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>>
>
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l