Egunon guztioi

Azken egun hauetan zalantzatxo bat sortu zait prestatu dudan gune bati jarri behar diodan lizentzia motari buruz eta, egia esan, ez dakit oso ondo norengana joan. Pentsatu dut zerrenda honetan gai hori menperatzen duen jendea badagoela eta agian zuengandik jasoko dudala behar dudan informazio hori. Beraz, hemen doa nire galdera.

Prestatu dudan gune horretan jatorri desberdineko edukiak txertatu ditut. Batzuk Wikipediatik bildutako erreferentziak dira, beste batzuk kanpoko web desberdin batzuetatik. Erabili ditudan iruditxoek GPL lizentzia dute eta, azkenik, eduki batzuk nire sorkuntza propiotik ateratakoak dira. Kontua da erabilitako iturriek lizentzia ezberdina dutela eta ez daukat garbi horrelakoetan zein lizentzia mota erabiltzen den gunerako. Gune osoari lizentzia bakarra jartzekotan zein aukeratuko nuke? Ala atal bakoitzari berea jarri behar diot? Nola aukeratzen dira horrelakoetan lizentziak?

Agian galdera hauek off-topic samar geratzen dira posta zerrenda honetan, ez dakit.

Edonola ere, edozein laguntza asko estimatuko nuke.

Jokin