Lizentziak kontu hau benetan mundu bat da, eta zerbait ulertzen duzula pentsatu orduko konturatzen zara ez dakizula ezer...
Guk flickrera igotzen ditugun argazki guztiak edonork, edonon eta edonola erabili ahal izateko igotzen ditugu. Bakarrik eskatu nahi genuen esatea nori hartu dioten argazkia, eta aitorpen hori ere egia esan ez zaigu gehiegi inporta, inork guk egindako argazkiak berak eginak bezala aurkeztea gehiegitxo iruditzen zitzaigulako bakarrik. Jarri genuen lizentzia bat: Attribution-Noncommercial-Share Alike 2.0 Generic

http://www.flickr.com/photos/dantzan/
http://www.flickr.com/photos/kezka/

Baina orain zuenak irakurrita zalantza sartu zait asmatu ote genuen. Adidibez horiek ere wikipedian ezingo lirateke erabili? Zer jarri behar diogu orduan?

Eskerrikasko,
oier.


On Fri, Feb 22, 2008 at 5:13 AM, Luistxo Fernandez <luistxo@eibar.org> wrote:
en bat zeinetan azala, musikarekin
>  > batera askea den (MusikHerriak ez al zuen lizentzia askeren bat?).
>
>  Hori da, bai. MusikHerriaren diskoak CC-by-sa lizentziapean argitaratzen
>  dira, posible da beraz hauek Commonsera igotzea lizentzia ongi zehaztuz.

Uste dut ezetz, CC-by-nc-sa dela MusikHerriaren lizentzia

Non-commercial klausularekin, ez da bateragarria Wikipediarekin

Luistxo

_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l