Aupa danori!

Ba aurkezpenekin jarraituz, nik neurea egingo dut. Mikel Iturbe naiz eta Wikipedian Janfri [1] ezizenarekin egiten ditut ekarpenak. Aurreko bi aurkezpenak egin dituzten modura, ni ere blogaria naiz (nahiz eta ez izan aurrekoen bezain beteranoa). Administratzailea naiz orain dela 3 egunetik Wikipedian eta alor horretan asko dut ikasteko.

Oraintxe bertan Euskal Herriko geografiari buruzko ekarpenak (batez ere Ipar Euskal Herriko udalerri, ibai eta mendi) eta fisikari buruzko ekarpenak egiten ari naiz. Bide batez, ezagutzen du norbaitek Ipar Euskal Herriko onomastikarekin lagundu ahal didan norbait (ez esan euskaltzaindiako onamastika datu-basea mesedez, udalerriez gain, mendi eta ibaietaz ari naiz eta)?

Aldaketa berriei ere adi egoten saiatzen naiz, bandalismoa saihesteko.

Nire kezka handiena momentu honetan, posta-zerrenda hau tresna osagarri izatetik, wikipediako ohiko komunikazio tresnen (txokoa, eztabaida orriak...) ordezkoa izatera pasatzea da. Espero dut hala ez gertatzea.

Ea posta zerrenda onuragarria den guztiontzat, ni behintzat saiatuko naiz laguntzen ahal dudan heinean; behar dudanean laguntza eskatzen dudan bezalaxe.

Ondo izan!
mikel/janfri

[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Janfri
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea