Honezkero iritsiko zitzaizuen Josu Aztiriaren mezua (Eusko Jaurlaritzak, aurten, hasieran eman asmo zituen 100.000 euroak eman beharrean, 18.000 euro besterik ez duela emango, eta abar).
Krisi garai honetan Jaurlaritzak diru kopuru hori murriztea logikoa iruditzen zait (bereziki, beti esan izan dudanez uste dudalako Wikipedia boluntarioen lanean oinarritu beharko litzatekeela, eta idealena ez dela Wikipedian testuak sartu edo hobetzeko ordaintzea). Eta logikoa iruditzen zait, era berean, Elhuyarkoek beren jendearekin egitea 18.000 eurorekin egin daitekeen lan apurra.
Beraz, honelako zerbait idaztea pentsatu dut:
«Zuekin berriz lan egitea plazera litzateke, baina ulertzen dut horrelako murrizketa izanda oraingoan ohiko wikilariok kanpoan geratzea.»
Dena dela, uste izan dut hobe zela lehenengo gure artean hitz egitea. Elhuyarkoen jokabide horri inork kritikatzeko zerbait ikusten badio (nik oraingoz halakorik ez diot ikusten), eta gainerakook horretan bat baldin bagatoz, erantzun bateratu batek indar handiagoa izango du betiere.
Ondo izan,
Xabier