Txopi-(e)k idatzi zuen:
Orain arte, CC-BY-SA irudiak berrerabili zitezkeen Wikipedian, Wikipedia Commons-era material horiek igota, eta argazki honekin gertatu dena ( http://sustatu.com/1241432977 ) edo Argazkiak.org-en wikipedista batzuek materiala berrerabiltzeko duten prestutasuna ( http://www.argazkiak.org/photo/telesforo-monzon-san-inaz/ ) horri esker da.
Zalantzak ditut 1934. urteko argazki hori jabetza publikoan egongo ez ote den (printzipioz bai). Beraz, CC BY-SA lizentzia hori alperrik edukiko luke. Edo kaltetan, argazkia jabetza publikoan egon arren jendeak ez bait du jakingo.
Baina beno, iruzkin bat besterik ez nuen egin nahi. Horrelako argazkirik Wikipedian topatuz gero zer egin hausnartu beharko bait genuke...
Ño! Askarregi hitzegin dut antza: http://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Telesforo_Monzon_politikaria_1934an.j...
Zer egingo dugu?
Gauzak lasaiago begiratzen ibili naiz eta ez, ez dut uste argazkia jabetza publikoan dagoenik. Telesfororen argazkiaren egilea ez da anonimoa nik uste nuen bezala. Indalecio Ojangurenek atera zuen eta gizon hau 1972an zendu zena. Beraz, Telesfororen argazkia, Indaleciok ateratako beste argazkiak bezala, 2042. urterarte ez da jabetza publikoan egongo.
LPI legearen 128. artikulua kasu honetan aplikatu badaiteke bai, baina beno, utz dezagun gaia dagoen bezala... http://civil.udg.es/normacivil/estatal/reals/Lpi.html
Parkatu nahasmena.
Txopi.