Aupa Jokin,
GPL edo GFDL jatorrizko lizentzia duten edukien lan eratorriek lizentzia horiek izan behar dute, edota bigarrenaren kasuan CC-BY-SA, bateragarriak baitira. Hau da, GPL lizentziadun irudiek, GPL izaten jarraitu behar dute eta GFDLdunak, GFDL edota CC-BY-SA.
Zuk zuk egindako lanari (oso-osorik zurea den sorkuntzari) gura diozun lizentzia jarri ahal diozu, tartean CC-BY, baina ezin duzu GPL edota GFDL lizentzia duen zatiei, CC-BY esleitu, alderantziz bai ordea.
Hau da:
CC-BY -> GFDL, GPL (egokia da)
GFDL, GPL, CC-BY-SA -> CC-BY (ez da egokia, lizentzia beraren arabera partekatu behar baitira eduki eratorriak)
Zure kasuan, gainera, ikusi beharko litzateke ea zuk informazio iturri modura erabili dituzun webguneek ze lizentzia duten (baldin eta estentsiboki erabili badituzu eta ez bakarrik erreferentzia egiteko). Copyright-dunak izatekotan, teorian ezingo litzateke baimen barik bertako edukia berrerabili.
Ez dakit lagungarria egin zaizun...
Aupa berriro Unai
Hortxe daukat nik kezka eta horregatik nire lehenengo galdera. Erabili ditudan erreferentziek GPL edo GFDL lizentzia badute (oker ez banago, lan eratorrriek copyright-a izatea onartzen ez dutenak) nire lanari ezingo nioke orduan CC-BY lizentzia jarri ala? Bestela GPL-ek zehazten dituen baldintzen kontra ari naiz, ezta?
Beno, oraintxe aldatuko diot orduan lizentzia eta CC-BY-SA ipiniko diot orduan.
Eskerrik asko berriro ere.
JokinUnai Fernandez de Betoņo Saenz de Lacuesta<unai.fernandezdebetono@ehu.es> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren 19a 14:51):
Gauzatxo bat CC-BY lizentziaren inguruan. Norbaitek har dezake
informazioa, eta egilearen izena aipatuz gero, copyrightpean argitara
dezake lan eratorriak. Horregatik, CC-BY-SA gomendagarriagoa da.
Segi ondo,
Unai
Jokin LACALLE USABIAGA <jlacalle@jakintza.net> erabiltzaileak idatzi du:
> Aupa Unai.
>
> Gune osorako cc-by lizentzia aukeratuta nuen hasieratik baina ez nengoen
> seguru aukerarik hoberena hori ote zen. Horrelaxe geratuko da orduan.
>
> Eskerrik asko informaziorengatik
>
> Jokin
>
> Unai Fernandez de Betoņo Saenz de
> Lacuesta<unai.fernandezdebetono@ehu.es>igorleak hau idatzi zuen
> (2010eko urtren 19a 10:18):
>
>> Wikipediako edukiek lizentzia bikoitza dute orain: GFDL eta CC-BY-SA.
>> Bi horietako bat aukeratu dezakezu (teorian, bigarrena erosoagoa da,
>> ez duzulako lizentziaren testu osoa jarri behar; lizentziara doan
>> esteka bat jartzearekin nahiko da).
>>
>> Hortik aurrera, zuri dagokizu. Edukiak iturri ezberdinetatik kopiatu
>> badituzu, iturri horietako lizentziak errespetatu beharko zenituzke.
>> Eta zuk sortutako materiala, nahi duzun lizentziapean jar dezakezu,
>> baina zure nahia bada Wikipediarekin bateragarria izatea, orduan PD,
>> GPL, GFDL, CC-BY edo CC-BY-SA lizentzien artean aukeratu.
>>
>> Unai Fdz. de Betoņo
>>
>>
>>
>>
>>
>> Jokin LACALLE USABIAGA <jlacalle@jakintza.net> erabiltzaileak idatzi du:
>>
>> > Egunon guztioi
>> >
>> > Azken egun hauetan zalantzatxo bat sortu zait prestatu dudan gune bati
>> jarri
>> > behar diodan lizentzia motari buruz eta, egia esan, ez dakit oso ondo
>> > norengana joan. Pentsatu dut zerrenda honetan gai hori menperatzen duen
>> > jendea badagoela eta agian zuengandik jasoko dudala behar dudan
>> informazio
>> > hori. Beraz, hemen doa nire galdera.
>> >
>> > Prestatu dudan gune horretan jatorri desberdineko edukiak txertatu ditut.
>> > Batzuk Wikipediatik bildutako erreferentziak dira, beste batzuk kanpoko
>> web
>> > desberdin batzuetatik. Erabili ditudan iruditxoek GPL lizentzia dute eta,
>> > azkenik, eduki batzuk nire sorkuntza propiotik ateratakoak dira. Kontua
>> da
>> > erabilitako iturriek lizentzia ezberdina dutela eta ez daukat garbi
>> > horrelakoetan zein lizentzia mota erabiltzen den gunerako. Gune osoari
>> > lizentzia bakarra jartzekotan zein aukeratuko nuke? Ala atal bakoitzari
>> > berea jarri behar diot? Nola aukeratzen dira horrelakoetan lizentziak?
>> >
>> > Agian galdera hauek off-topic samar geratzen dira posta zerrenda honetan,
>> ez
>> > dakit.
>> >
>> > Edonola ere, edozein laguntza asko estimatuko nuke.
>> >
>> > Jokin
>> >
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Wikieu-l mailing list
>> Wikieu-l@lists.wikimedia.org
>> https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>>
>
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l