Iepa!

Euskal wikipedia bistaratzeko arazo txiki bat dut: hizki guztiak etzan moduan agertzen zaizkit, ezkerreko menua deskolokatuta eta txantiloiak guztiz deseginda. Atzo primeran ikusten nuen.

Bitxia da, bai Firefox eta bai Konquerorrekin (ditudan bi nabigatzaile bakarrak) gertatzen zaidalako baina bakarrik euskarazko wikipedian, gaztelera eta ingelesezkoa esaterako primeran doazelarik.

Norbaiti gehiago pasatzen zaio hau ala nire arazoa da bakarrik?

ondo izan,
janfri

--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea