Aupa Xabier!

Lehenik eta behin, ongi etorri. Bigarrenik, ez duzu inolako aipamenik egin behar artikuluan [[Irudia:Irudiarenizena.jpg]] kodea jarriz (bestela ikusi beste artikulu batzuetan nola dagozen jarrita), nahikoa da. Internautaren batek informazio gehiago nahi baldin badu, irudian klik egin eta bertan agertuko zaio irudiaren lizentzia, egilea, igoera data...

Beraz, baldintzak betetzen dira besterik gabe argazkia jartzean. Hori bai, Commonsekoak bakarrik erabili daitezke euskarazko wikipedian.

Lagundu izana espero dut,

Ondo ibili

Mikel/Janfri

On Tue, Sep 16, 2008 at 9:09 AM, allurritza <allurritza@gmail.com> wrote:

Kaixo guztioi!

 

Xabier Aristegieta dut izena, eta atzo egin nuen euskarazko wikipediako lankideen zerrenda honetako harpidetza.

 

Dagoeneko artikulu mordoxka bat egina daukat euskarazko wikipedian, baina orain arte argazki eta irudirik gabe jartzen nituen, ez nekielako nola jartzen ziren.
 
Jadanik ikasi dut nola egiten den hori, baina gauza bat ez daukat oso argi. Horregatik, zerrendakide batek iradokitakoari jarraituz, zuei galdetzeko idazten dizuet.

 

Nire zalantza egile-eskubideei buruzkoa da. Testuari dagokionez, argi utzi didate zilegi dela beste hizkuntza bateko wikipediako artikuluak itzuli edo moldatzea. Baina, argazki eta irudiei dagokienez, nire galdera da:  Wikimedia Commons-eko argazki eta irudiak besterik gabe jar ditzaket nire artikuluetan? Ikusi eta ulertu dudanez, argazki horietako batzuen lizentziak esaten du beharrezkoa dela autorea identifikatzea (adibidez, esaten denean "the copyright holder of this file allows anyone to use it for any purpose, provided that the copyright holder is properly attributed"). Kasu horretan, nola identifikatu behar da? Argazkiaren azpian aipamena eginez? Ala argazkiaren gainean klik egitean automatikoki argazkiari buruz eskaintzen den informazio horrekin baldintza hori betetzen dela ulertzen da?
 
Bestalde, beste baimen batzuetan honakoa esaten da: Permission is granted to copy, distribute and/or modify this document under the terms of the GNU Free Documentation License, Version 1.2 or any later version published by the Free Software Foundation; with no Invariant Sections, no Front-Cover Texts, and no Back-Cover Texts. A copy of the license is included in the section entitled "GNU Free Documentation License".  "Invariant sections", "Front-Cover texts" eta "back-cover texts" horiek zer dira? Lizentzia irakurri dut, baina ez dut ulertzen zertaz ari den. 
 
Asko eskertuko nizueke puntu horiek argitzea; izan ere, egile-eskubideak bezain gauza garrantzitsu batean ez nuke okerrik egin nahi.

 

Ondo izan, eta zuen erantzunaren zain gelditzen naiz.

 

Xabier Aristegieta


_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l




--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Getxo - Bizkaia
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia