Txopi(e)k dio:
Laburbilduz, nik egiten dudan bezala argazkiak jabetza publikoan jarri edo arriskatu nahi ez baduzu edo/eta flickerrek aukera hori ematen ez dizulako, CC BY lizentzia erabili. Hori da nik pertsonalki ematen dizudan gomendioa, baina erabaki bat hartu orduko, mesedez, ziurtatu zaitez aukera bakoitzak dituen berezitasunak ulertzen dituzula. Kultura librea lagundu nahi baduzu, ezinbestekoa da egiten hari zarena ulertzea. Horrela ez duzu okerreko lizentzia aukeratuko, zure ingurukoei aholku zuzenak eman ahal izango duzu, etab. Esan dudan zerbait ondo ulertzen ez bada, galdetu lasai zerrenda honetan edo niri zuzenean eta gustora azalduko dizut nik dakidana.
Aspandi konturatu nintzen lizentziek duten mugaz. Hasieran Flickr-eko kontua zabaldu nuenean BY-NC-SA erabiltzen nuen. Gero konturatu nintzen honek mugak zituela.
Adibide moduan: Argazkilaritza eta musika zalea naiz. Ahal dudan kontzertu guztietara argazki kamera eramaten dut argazkiak ateratzeko. Gero taldeei ematen dizkiet argazkiak. Musika taldeak ezingo zituen nire argazkiak erabilpen komertzialetarako erabili. Hau da, disko bat salgai jarri eta argazkiak erabili diskoa ilustratzeko.