Baina, CC-BY beti izango da konpatiblea ez, azken batean iturria aipatzea besterik ez da? Hots, hasieran CC-BY den testua geroago GFDL bihur daiteke inolako arazorik gabe ez?

Eta bai, esan nahi nuena da edukiak GFDL lizentziaren arabera askatzea, baina pentsatzen dut Euskarazko Wikipedia esplizituki adierazita jendea gehiago animatuko litzatekeela...

Bestela, egia da GFDL lizentziak ez dutela Creative Commons lizentziek duten hedapena gizartean, eta baliteke arrotz egitea. Dena dela, ez dakigunez noiz etorri daitekeen bateragarritasun hori, hobe da zerbait mugitzea ez? Ni baimenak eskatzearen aldekoa naiz, baina betiere edukiak mundu guztiarentzako askatzen badira, baina agertuko balitz "era honetan euskarazko wikipedian agertu ahal izango da" jende gehiago animatuko dela uste dut.



On Wed, Feb 20, 2008 at 4:39 PM, Arkaitz Zubiaga <arkaitz@berritxarrak.net> wrote:
Iazko abenduan adostu zuten FSF, CC eta Wikimediako kideen artean GFDL
lizentziaren hurrengo bertsioan moldaketak egitea, Wikipedia CCren
lizentzia batetara migratu ahal izateko, baina oraindik ez da momentu hori
iritsi, Wikipediaren eduki guztiak GFDL izaten jarraitzen. Beraz, Eusko
Jaurlaritzak edukia CC lizentzia batekin askatu arren, ez litzateke
baliogarri izango.

>
> Egin daitekeena baita zera da, idatzizko baimena lortu Euskarazko
> wikipediarako euren edukia (testuak sikera) askatzen dutela GFDL
> lizentziapean.
>

Horrelako baimenak ez zaizkit batere gustatzen; dena dela, hau ez dakit
posible izango litzatekeen, testuak GFDL lizentziapean aska ditzakete edo
ez, baina inoiz ez euskarazko Wikipediarentzako bakarrik, ezta?
Katalanezko Wikipedian badute, esate baterako, gencat.cat gunetik irudiak
erabiltzeko Kataluniako Generalitatearen idatzizko baimena [1]. Horrekin
gertatzen dena da eduki hori Wikipedian erabiltzeko baimena ematen zaiela,
baina inoiz ez hortik kanpora, irudiak ez dituztelako aske egiten, baimen
bat luzatu baino ez. Eusko Jaurlaritzari antzeko baimen bat sinatzeko
eskatuz gero, arazo berdinaren aurrean geundeke. Irudiekin Fair Use
baldintzarekin gertatzen zenaren antzeko zerbait, nolabait esateko.

Nik bi aukera ikusten ditut. Lehena, FSFk GFDLren moldaketa hori eta
ondorioz, Wikimediak migrazioa noiz egin arte itxaron (baina batek daki
hau noiz iritsiko den), eta bigarrena, Eusko Jaurlaritzari GFDL
lizentziapean edukiak askatzeko eskatzea.

Nola ikusten duzue?

[1]
http://ca.wikipedia.org/wiki/Plantilla:Generalitat_de_Catalunya/autoritzaci%C3%B3


_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l



--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia