Beno, neu ere Zabaldun albistea ikusi nuenean harpidetu nintzen posta zerrenda honetara. Egia esan ez dakit oso ondo posta-zerrenda bat zer den, ezta nola funtzionatzen duen ere. Baliteke mezu honekin berarekin hanka sartzea. Baina beno, ikasteko balioko dit honek.

Ander Zubizarreta nauzue, Logaritmo Wikipediean eta beste hainbat lekutan, atxabaltarra, Wikipedia erabiltzailea aspaldidanik izan arren, editatzen hasiberria. Ez dut gezurrik esango, Wikipedian idazten hasteko motibazio nagusia irakale batek puntuak "oparitzen" zizkigula izan zen. Baina beno, hemendik aurrera hainbeste edan dudan iturriari motibazio propioz nire tantak emanez asko lagun dezakedala pentsatu dut. Wikipedia oso tresna erabilgarria dela iruditzen zait, eta denon artean are erabilgarriago egin dezakegula.
Informatika ikaslea naiz, Donostiako Informatika Fakultatean, nahiz eta ikasturte honetan Leuvenen (Belgika) egon Erasmus beka batekin karrerako azken kurtsoa bete asmoz.

Ondo izan!


http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Logaritmo