Aupa Asier!
Ba probatu dut, baina egia esan ez diot erabilgarritasun handiegirik ikusten irudiak eta loturak erauzteari. Are gehiago loturen informazioarekin nahasten bada, esate baterako, Getxo sartuta, Sopelako elizako argazkia agertzen da, eta horrek konfusioa eragin dezake. Gainera, irudien bitartez nabigatzea ez da askotan ideia onegia, irudi gabeko artikuluak egon badaudelako eta horiek, nabigatzailearen interfaze nagusian "existitzen ez diren" artikuluak dira...
Dena den, bitxikeria modura, ez dago txarto eta kuriosoa da.
janfri
Linux.com-en ikusi dut: Indywiki, wikipedian beste modu batean
nabigatzea ahalbidetzen duen aplikazioa.
http://www.linux.com/feature/124811
Orri bateko esteka guztiak erauzten ditu (irudiak barne) eta testutik
aparte jartzen ditu. Irudien bidez nabigatzen uzten du. Gainera, ez du
soilik bilatutako orriaren informazioa ematen, baita hari lotutako orriena.
Probatu dut, eta bitxikeria gisa ez dago gaizki.
Asier.
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l