Aupa, Mikel eta Gotzon!

Niri ere gustatu zait. Zorionak! Uste dut manifestu inportantea dela.

Kopia dezaket testu hori Faroan? Nor da egilea, wikilari talde bat?

Zuen erantzunaren zain,

Joxe

2008/4/5, Mikel Iturbe <mik.iturbe@gmail.com>:
Ba bai, gustatu zait, baita 0.3 moduan jarri ere orrian.


On Sat, Apr 5, 2008 at 9:21 PM, Gotzon Egia <gotzonegia@gmail.com> wrote:
Barka, Janfri, ez naiz ausartzen zure artikulua aldatzen; beraz, hemen
behean doa nire proposamena. Agian ausartegia izango naiz, baina
hizkuntza eta estilo aldaketa batzuk egin dizkiot (akatsen bat edo
beste zuzendu ere bai). Ea zer iruditzen zaizun.


==0,2 bertsioa (eta momentuz behin-behinekoa, behin betiko izan arte)==
Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak,
25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia entziklopedia eleanitza
da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta ekarpenak
egiteko aukera ematen duena.

Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak bere
komunitatearen ahaleginean uzten du artikuluak sortzea, gainbegiratzea
edota zuzentzea. Komunitate horren partaideei ''wikilari'' edota
''lankide'' deritze. Ez dago artikuluak berrikusten dituen lantalde
profesionalik, wikilarien eskuetan geratzen da dena. Ez dago agintzen
duen inor, erabakiak wikilari guztien arteko bozketa bidez ematen
baitira,  ahal den adostasun handiena bilatuta betiere.

Proiektu asko sortu izan dira historian zehar Euskal Herrian
auzolanaren bidez. Ez dugu inolako dirurik edo ondasun materialik
jasotzen eginiko lanagatik. Hala ere, ikasten den guztia, gisa
honetako proiektu baten partaide izatea edota Argia Sarien bitartez
izandako aitorpena, hori dena ordainezina da.

Gizartean Internetek leku gero eta garrantzitsuago duenez, beharrezkoa
da euskararentzat sarean proiektu sendo eta oinarrizkoak izatea.
Horien artean dago Wikipedia, gizateria osoaren jakintza doan eta aske
banatzeko sortu genuen proiektua. Horretan sinesten dugu: internauta
euskaldunek, dauden lekuan daudela, gizadiaren informazio ahalik eta
osatuena jasotzeko aukera izatea, beste hizkuntzetara jo behar izan
gabe.

Jakintza askean sinesten dugu, jakintza baita aske egiten gaituena,
jakintza baita gizarteari emateko daukagun opari onena.

Euskarak Interneten leku garrantzitsua izan dezan ari gara lanean,
euskara garatu eta zabaltzeko beharrezkoa den ingurua baita sarea, eta
horren alde jarraituko dugu lanean. Euskara teknologia berrietan,
sarean, komunikazioaren munduan sustatzen duen baliabidea da
Wikipedia; denon artean, auzolanean, euskaldun guztiok euskaldun
guztiontzako sorturiko edukia biltzen duena.

Zuk ere egin dezakezu jakintza aske eta euskaldunaren alde, edonork
hartu baitezake parte proiektu honetan: ez da inolako gaitasun
berezirik behar, ekarpen guztiak ongietorriak bezain beharrezkoak
dira. Hurrengoan, agian zu, irakurle, edota zure auzokoa, lankidea,
senidea... izango zarete euskarazko jakintza askearen sortzaile eta
sustatzaile.


--
Gotzon Egia
gotzonegia@gmail.com
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l



--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa

_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l




--
Joxe Aranzabal