Aupa Unai.
Gune osorako cc-by lizentzia aukeratuta nuen hasieratik baina ez nengoen seguru aukerarik hoberena hori ote zen. Horrelaxe geratuko da orduan.
Eskerrik asko informaziorengatik
Jokin
Wikipediako edukiek lizentzia bikoitza dute orain: GFDL eta CC-BY-SA.
Bi horietako bat aukeratu dezakezu (teorian, bigarrena erosoagoa da,
ez duzulako lizentziaren testu osoa jarri behar; lizentziara doan
esteka bat jartzearekin nahiko da).
Hortik aurrera, zuri dagokizu. Edukiak iturri ezberdinetatik kopiatu
badituzu, iturri horietako lizentziak errespetatu beharko zenituzke.
Eta zuk sortutako materiala, nahi duzun lizentziapean jar dezakezu,
baina zure nahia bada Wikipediarekin bateragarria izatea, orduan PD,
GPL, GFDL, CC-BY edo CC-BY-SA lizentzien artean aukeratu.
Unai Fdz. de Betoņo
Jokin LACALLE USABIAGA <jlacalle@jakintza.net> erabiltzaileak idatzi du:
_______________________________________________
> Egunon guztioi
>
> Azken egun hauetan zalantzatxo bat sortu zait prestatu dudan gune bati jarri
> behar diodan lizentzia motari buruz eta, egia esan, ez dakit oso ondo
> norengana joan. Pentsatu dut zerrenda honetan gai hori menperatzen duen
> jendea badagoela eta agian zuengandik jasoko dudala behar dudan informazio
> hori. Beraz, hemen doa nire galdera.
>
> Prestatu dudan gune horretan jatorri desberdineko edukiak txertatu ditut.
> Batzuk Wikipediatik bildutako erreferentziak dira, beste batzuk kanpoko web
> desberdin batzuetatik. Erabili ditudan iruditxoek GPL lizentzia dute eta,
> azkenik, eduki batzuk nire sorkuntza propiotik ateratakoak dira. Kontua da
> erabilitako iturriek lizentzia ezberdina dutela eta ez daukat garbi
> horrelakoetan zein lizentzia mota erabiltzen den gunerako. Gune osoari
> lizentzia bakarra jartzekotan zein aukeratuko nuke? Ala atal bakoitzari
> berea jarri behar diot? Nola aukeratzen dira horrelakoetan lizentziak?
>
> Agian galdera hauek off-topic samar geratzen dira posta zerrenda honetan, ez
> dakit.
>
> Edonola ere, edozein laguntza asko estimatuko nuke.
>
> Jokin
>
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l