Aupa.

Eusko Jaurlaritzak GeoEuskadi bidez informazio kartografikoa lizentzia librearekin argitaratu duela aprobetxatuta, bideotxo bat egin dut mapa hauek nola egin daitezkeen erakusteko. Vimeora igo dut, hemen dago (11 minutu). Bideo horretan ikus daiteke nola erabil daitezkeen Eusko Jaurlaritzaren bi informazio iturri: alde batetik, WMS zerbitzuak, eta bestetik, EJren FTP zerbitzutik deskarga daitezkeen SHP formatuko fitxategiak. Quantum GIS aplikazioarekin egin dut, baina gvSIG edo beste GIS batzuekin ere egin daiteke. EJren bi gune horietan informazio aaaasko dago, eta dena erabil daiteke lizentzia librearekin (CC-BY). Norbaitek hau dena erabili nahi badu, eta ez badaki nola egin, esan niri zalantzak eta argituko dizkizuet.

Assar.