Kaixo!
 
Ikastaro baten berri ematera nator. Beharbada interesgarria gertatu daiteke zuentzat, software librearen inguruan bait da.
Pentsatzen dut gehienak nahiko ezagutza izango dituzuela gaiaren inguruan baina tira!
 

Ikastaroa Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web aplikazioak.

Software librea ikastaroak Unibertsitate Espezialista izaera izango du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua.

Ikastaroa, 4 ordutako aurrez-aurreko saioez osatua dago, hauetan gertuko tutoretzak jasotzeko aukerarekin.

Ikastaroa amaitzean 34 kreditu ECTS bereganatu ahal izango dira.

Ikastaroa 2008ko Urriak 18an hasi eta 2009ko Uztailak 17an amaituko da. Izen emate epea zabalik dago dagoeneko.

Izen ematea eta informazio gehiago http://linux.asmoz.org web orrian edota linux@asmoz.org posta elektronikora zuzenduaz.

 

Eskerrik asko eta jaso agur bero bat!

 

Ainara.