Kaixo Wikilariok!

Txokoan aipatu zen eztabaidan esan bezala, Euskarazko Wikilarien elkartearen inguruan solasteko aukera dugu datorren abenduaren 6an Durangoko Azokako Kabi@ eremuan.

Bilkuraren helburua gure arteko lehenengo harremana edukitzea eta elkartearen gaia gure artean aurrez aurre komentatzea da, txokoan azaldu ditugun ikuspuntuak sakontzeko eta aberasteko. Hortik aurrera ikusiko genuke elkartearen gaiarekin aurrera segi ala bertan behera utzi.

Programa hau izango da:

Konfirmatu dute joango direla Iurretako, Usurbilgo, Soraluzeko eta Amarako jendea. Liburuzainak izango dira batez ere eta horren helburua "praktika onen" jarraibide batzuk jasotzea da etorkizunean tankera horretako ekimenen bat antolatu nahi dituztenentzat.
Usurbilpedia, ez zen behar bezala abiatu eta Kilometroak-ekin oso lotuta zegoen. Ikusi beharko litzateke hemendik aurrera eman nahi dioten norabidea. Sorapedia, oraingoz proiektu bat baino ez da baina ba omen dago Soraluzen jende multzo bat hori aurrera ateratzeko. Irratiaren bitartez enteratu nintzen horretaz. Amaratik Larraitz Idarreta liburuzaina joango da,  eta Iurretatik, Ziortza, bertako liburuzaina. Azken hauek oso lan ona egin dute herrian. Joan den astean joan nintzen ikastaroak ematera eta udalbatza ere etorri zen (alkatea, oposizioko bozeramailea, kultura zinegotzia....) ikastaroa jasotzera.


Bilera horretarako Iņaki LL-ek egindako Dafoa eta hortik gora egon diren eztabaida gaiak hartu  ditzakegu abiapuntu bezala.  Txokoan oso ekarpen interesgarrian egon dira eta horiek aurrez aurre ateratzeko aukera dugu honetan.

Galdera edo arazoa hau da: Euskal Wikilarien elkarte bat sortu, bai ala ez?

Aldeko eta kontrako argudioak bilatu beharko genituzke. Nik uste lehen bilera hau analisi bilera bat izan behar duela, baina finean aurrera segi edo gauden horretan geratuko ote garen erabaki behar duena.  Inportantea da, halere, kopuru esanguratsu bat biltzea.

Ondoren nahi duenak bazkaltzera geratu daiteke, eta bide batez, elkar hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

Animatu parte hartzera!