Aupa denori!

Komunikabide desberdinetara artikulua bidaltzeko erabili dudan e-posta kontura (euskal.wikipediaABILDUAgmail.com norbaitek zerbaitetarako erabili nahi badu abisa diezadala eta emango diot pasahitza) honako hau heldu zait. Elkarrizketa proposamena da, norbaitek bere burua gai ikusten badu bertara joateko-edo, esatea besterik ez du, nik neuk egia esan ez dut gogo handiegirik.

PS: Uste dut "hiruko sustapen taldea" esatean, artikulua idatzi genuen hirukoteaz ari dela.

Kaixo!

Nire izena Mikel Goņi da eta Irutxuloko Hitzako kazetaria naiz.

Euskal Wikipedia 25000 artikulu izatera iritsi dela dioen oharra iritsi zaigu.

Oso gai interesgarria iruditzen zaigu, baina gure medioaren ezaugarriak direla-eta Donostiarekin nola lotu ikusi behar dugu.

Gustatuko litzaidake jakitea ea sustapen taldea osatzen duen hiruko horretan donostiarrik, edo Donostian bizi denik ba al dagoen. Bestela, Donostiako artikulugile nabarmenen bat dagoen jakitea gustatuko litzaidake.

Zuei Donostiarekin lotzeko beste bideren bat okurritzen baldin bazaizue ere azter genezake.

Betiko moduan, mediotan korrika eta presaka gabiltz, beraz, ahal bezain pronto erantzutea eskertuko nizueke.

Besterik gabe, nire zorion eta eskerrik beroenak jaso itzazue.


Ondo izan,

Mikel Goņi